XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jeneralki, goizeko sagarrekin egin izandu da zizarra Euskal Herrian.

Zenbait dokumentutan, arki daitezke zizar-sagardoaren epeak.

1834 garrengo Uztailaren 20-an, Gipuzkoako Diputazioak ezarritako kondizioetan, zizar-sagardoa, Irailaren lehenengo egunerarte egiten zen sagardoa kontsideratuko zela esaten zen.

Zizarra ez da iraunkorra.

Gehienez, hogei bat egun iraun dezake.

Gero, berehala mindu eta ondatu egiten da.

Azkar edatekoa da.

Barrikoten ohitura, hemendik sortuko zela iruditzen zaigu.

Barrikotea, barrikaren neurri txikia baino, egun berean edo bi egunetan edaten den sagardo berria da.

Gehienetan, hogeitamar-berrogei litroko barrika txiki bat izanen da.

Jeneralki, egun batean edaten dena.

Lagun taldeek, aurretik, enkargatzen dute barrikotea, jaki berezi batekin edateko.

Litekena da (gure iritzi bat besterik ez da), sagardogintzako lanetara hauzo ingurukoak biltzen zirenean, eta beren lan saioak bukatuta, elkarrekin otorduak egitera prestatzen zirenean, zizar barrikotea antolatuko zuten, momentuan edateko noski.

Eta hortik etorri liteke, oraindik, taldeek edaten duten barrikotea.

Zizarrak ez du irakiten beste sagardoak bezala.

Ezin dezake irakin, sagar heldugabeak eta ondugabeak, ez legamirik, ez beste gai beharrezkorik ez dituelako.

Ikusiko dugu, gutxienez, lau motatako sagarra izaten dela zizar-sagarra: - Txikiak eta berdeak.

Ez heldugabeak bakarrik, gizendu gabeak baizik.

Zahartzarora iritxi gabe, gaztaroan gelditu direla sagar hoiek, esan dezakegu.

Motroiloan, sagar luko haundian, kabitu ezinik, gizendu ezinean gelditu diren sagarrak.

- Tartekoak, ez txiki eta ez haundi.

Loreko hazirinketan, ernalketa ondo osatu gabe gelditu direnak: edo eta eguraldi euritsutan egin zelako, edota sagastia erle faltan zegoelako.

Baita ernalketa hau hotz garaian egokitu zelako.

Dena dela, sagar hauek, ernalketa osatugabeak alegia, bi edo hiru pipitekin geratuak ziren, eta honegatik bere desarroilo normala galdu zuten.

- Zomorroek edo harrek jandakoak.

Sagar mami zati bat janagatik, nola harrek nola txoriek, sagarrak berdin-berdin heldu beharko luke, baina ba da zenbait xomorro eta har, sagarraren barruan, txurteneko bizi-lokarria jaten duena.

Momentu hontan, zuhaitzekin lotuta dagoen txurten lokarria ebakitzerakoan, bere bizia gelditua da, eta nahiz sagarra zuhaitzetik zintzilika jarraitu azkenerarte, heldugabea geldituko da.